domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala


Interneten ikusitako bideo hauek, Multimedia Literacy Digital Story eta Tiscarresume, alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten dute, baina bi ikuspegi oso desberdin emanez. Lehendabizikoak Teknologia berrien inguruko mundu honen onurak gailentzen dituen bitartean, bigarren bideoak, ikuspegi zabalago bat eskaintzen du, onurez gain, arriskuak ere aipatuz, eta alfabetizazioaren beharra azpimarratuz.

Bideoak ikusi ondoren, eta Tiscarresume bideoan oinarrituz, ondoriozta daiteke, alfabetizazio digitala ez dela bakarrik ordenagailua bezalako teknologia berriak erabiltzen ikastea, alfabetizazio digitala hori baino askoz gehiago da. Jakina da, sarean aurki daitekeen informazioa oso ugaria eta anitza dela, horregaitik, erabiltzaileok eta informazio hori kontsumituko dugunok, behar dugun edota interesatzan zaizkigun datuak biltzen eta aukeratzen ikasi behar dugu.

Aurrean esandakoaz gain, informazioa erabiltzera goazenean, informazioa nork sortzen duen eta hori erabiltzeko bete behar diren baldintzak ere ezagutzea ezinbetsekoa da. Inormazioa erabiltzera goazenean, eta hori lortzen dugunean, jakin behar dugu zeren truke lortzen dugun, garrantzitsua da beraz, Web 2.0a delakoan adierazten diren erabilera baldintzak ezagutzea. Sarean aurki ditzakegun arriskuak kontuan izan behar ditugu, eta dohainik, demokratizazioa…bezalako kontzeptuak zalantzan jarri behar ditugu. Azken finean, gu geu izan behar gara gure ziurtasuna bermatuko dugunak. Bideo hauetan aipatzen dena kontuan hartuta, irakasleak izango garenak, informazioak berarekin batera dakarren arriskuak eta abantailak erakutsi beharko dizkiegu gure ikasleei.
Aurrekoarekin loturik, haurrei transmititu beharreko beste balore garrantzitsu batzuk, parte hartzearena eta konpartitzearena dira. Hezkuntzatik, ikasleei informazioa nola erabili erakusteaz gain, informazioa eraldatu daitekeela, denon artean informazioa sortu daitekeela eta erabili dezakegula irakatsi behar diegu.

Aurrean esandako guztia laburbilduz, esan daiteke beraz, informazioa hartu eta ezagutza bihurtzen dugun bezalaxe, geure ezagutzak besteen eskura jartzearen kontzientzia hartu behar dugula. Eta hori da batez ere, irakasleok gure ikasleei irakatsi beharko dieguna.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogak irakaskuntzan?

Blogak aldiro gaurkotzen diren eta egile baten edo askoren artikuluak biltzen dituzten webguneak dira. Irakaskuntza munduan, hauen erabileraren inguruan eztabaidan hasten bagara, argi ikus daiteke, onuragarriak izatera heldu daitezkeela. Izan ere, aurrean aipatutakoa ongi ikusi izan dugu irakasleak eskura jarri dizkigun blogetan eta baita, guk sortu dugun blogean ere.

Webgune hauen inguruan hitz egiten jarraituz, iraskaskuntzan, blogek erabilera bikoitza edota hirukoitza izan dezaketela esan daiteke. Alde batetik, irakasleek atazak eta ariketak planteatzeko, ikasleen lanak argitaratzeko, haurren gurasoei oharrak uzteko eta ikasleak motibatzeko erabil dezakete bloga. Ikasleei dagokienez, blogak koaderno digital gisa erabiltzeko aukera izan dezakete. Horrela, euren lanak bertan argitaratu ditzakete, lagunekin komunika daitezke, euren gustoko irudiak, musika izan dezakete, eta baiata garrantzitsutzat jotzen dituzten eta ikasgaiarekin lotura duten helbideak ere. Aipatzeko azken aukera, blog kolektiboarena litzateke, bai irakasleak eta bai ikasleak elkarrekin osatuko luketeena.

Aurrean aipatutakoarekin guztiz ados banago ere, kontuan hartu beharreko faktore bat aipatu nahiko nuke: adina. Izan ere, argi dago, Lehen Hezkuntzako ikasle batek eman diezaiokeen erabilera, ez dela Haur Hezkuntzako batek eman diezaiokeena bezalakoxea. Haur Hezkuntzan, oraindik, ikasleek ez daukate bloga euren kabuz sortzeko autonomia nahikorik, hortaz, adin-tarte horretan, irakasleak erabili berak beharko lukeela argi dago, haurrei irudiak erakusteko, abestiak entzuteko, haiekin jolasean aritzeko...
Blogen gai honekin bukatzeko, horien inguruan atera daitekeen ondoriorik nabarmenena beraz, haurrak Teknologia Berrietan hezitzen ditugula da. Gainera, Informazioaren Gizartean gaudela ikusita, eta Teknologia Berriek izugarrizko indarra hartzen ari direla ikusita (Irakaskuntzan baita ere), blogak ezinbestekoak bilakatu direla aipatu beharra dago, bai irakasle eta bai ikasleentzat.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu birsartua aproba moduan


Onartuta dago teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz, eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala, haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan trebetasuna agertu behar dute informazio eta komunikaziorako teknologietan.
Ikasgai honetan IKTek gizartean sortu duten aldaketak eta horren ondorioz eskolak bete beharreko paperaz hausnarketa egingo dugu alde batetik ; eta bestetik, teknologien aplikazioak irakaskuntzan ikusiko ditugu modu orokorrean eta gehiago sakonduz, Haur Hezkuntzan lehengo hastapenak nola bideratu.




domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus: The Media Revolution


Prometeus The Media Revolution izeneko bideo honek, komunikabideek jasaten ari diren eta jasango duten iraultzaren berri ematen digu. Bideoak azaltzen duenaren arabera, mundu berri honenganako hurbilketa Interneten sorrerarekin batera hasten da XX. mendearen bukaeran. Pixkanaka-pixkanaka komunikabide zaharrekin loturiko guztia desagertuz doa, hau da, telebista, irratia, egunkaria... bezalako hedabideak alde batera uzten dira, eta Interneten bidez filmak eta telebista kateak ikusteko, egunkariak irakurtzeko.... aukera ematen da gizarte berri honetan.

Teknologia berrien garapena oso arina dela argi ikus daiteke bideo honetan. Orain arte, telesailak, filmak, egunkariak eta dena-delakoak ikusteko aparailu fisikoak erabili izan baditugu ere, etorkizun berri honetan hori guztia desagertu egingo da. Antza denez, telebistak eta irratiak desagertu eta ordenagailuak sekulako indarra eta nagusitasuna lortuko du, edoizein gauza egiteko erabiliko dugularik.

Aurrean aipatutako guztiak, teknologia berriak garatzearekin batera, guk geuk ere hauetara egokitzea eta haiekin batera garatzea dakar. Eta niri dagokidanez, horrek ikaratu egiten nau, izan ere, berrikuntza guzti hauek erabiltzen ikasi beharko dugu eta, irakasleak izango garenok erabiltzen ikasteaz aparte, haurrei mundu berri honetan murgiltzen irakatsi beharko diegu, baina beti ere, arriskuak zeintzuk diren azalduz eta nolabaiteko ziurtasuna bermatuz. Horregaitik, irakasleon zeregina zailtasunez beterik ikusten dut.
Aurreko ildotik jarraituz, Prometeus delako mundu berri honetaz hitz egiten dugunean, gizakiok aldaketa berri hauetara egokitu beharraz berba egiten dugu. Egia da, gizarte honen garapena ezinbestekoa dela bizirauteko, eta ni garapen honen aldekoa naiz. Baina, hala ere, uste dut, kontuan hartu beharrekoa dela, oraindik ere gizarte honetan badirela Teknologia Berriak oso ondo ezagutzen ez dituzten eta hauek erabiltzen ez dakiten hainbat pertsona. Horregaitik, gizarte honetako partaideak diren pertsona horientzat ere, irtenbideak bilatzea ezinbestekotzat jotzen dut.


domingo, 1 de noviembre de 2009

Informazioaren Gizartea


Informazioaren Gizartea, artikulu honetan kazetari batek dioen bezalaxe, Informazioaren eta Komunukazioaren Teknologiak era masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpena eta truke sistema bezala ezagutzen da. Informazioaren Gizartea kontzeptuaren hainbat esanahi aurki daitezkeen arren, eta hori definitzeko onartutako esanahi unibertsalik ez dagoen arren, aditu gehienek bat egiten dute 1970. urtean aldaketa bat gertatu zela aipatzen dutenean. Baina zein izan da aipatutako aldaketa hori, eta zer-nolako eraginak izan ditu?

Artikulu desberdinak irakurri ondoren,
artikulu honetatik
ondorioztatu dudana, Industrializazioaren Gizartean egotetik Informazioaren Gizartera egotera igaro garela da. Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen osagai estrategikoa bihurtu da informazioa eta, garapen ekonomikorako ezinbestekoa izatera igaro da. Informazioaren gizartean lan egitea eta bizitzea oinarrizko lehentasuna bilakatu da bai enpresentzat bai gizabanakoarentzat. Badirudi, Informazioaren Gizartearekin batera gertatzen ari diren aldaketak oparotasuna sortzeko eta ezagutzak elkarrekin konpartitzeko bidea emango duten aldaketak direla, hau da, guztion bizimodua aberasteko aukera izugarriak emango dituzten aldaketak direla, bideo honetan aipatzen den bezalaxe.

Baina zer gertatzen da gizarte honetatik kanpo geratzen direnekin? Ez duzue uste aldaketa guzti hauek areagotu egin ditzaketeela pertsonen arteko desberdintasunak? Bertan usten dizuet
artikulu hau
aurrean esandako guztia hausnartu dezazuen.

lunes, 26 de octubre de 2009

Irudia A proba

Esteka sartzen

Hemen estekak edo link edo hiperbinkulo bat sartuko dugu. Horretarako, helbide honetara joango gara eta bideo hau ikusiko dugu.