domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala


Interneten ikusitako bideo hauek, Multimedia Literacy Digital Story eta Tiscarresume, alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten dute, baina bi ikuspegi oso desberdin emanez. Lehendabizikoak Teknologia berrien inguruko mundu honen onurak gailentzen dituen bitartean, bigarren bideoak, ikuspegi zabalago bat eskaintzen du, onurez gain, arriskuak ere aipatuz, eta alfabetizazioaren beharra azpimarratuz.

Bideoak ikusi ondoren, eta Tiscarresume bideoan oinarrituz, ondoriozta daiteke, alfabetizazio digitala ez dela bakarrik ordenagailua bezalako teknologia berriak erabiltzen ikastea, alfabetizazio digitala hori baino askoz gehiago da. Jakina da, sarean aurki daitekeen informazioa oso ugaria eta anitza dela, horregaitik, erabiltzaileok eta informazio hori kontsumituko dugunok, behar dugun edota interesatzan zaizkigun datuak biltzen eta aukeratzen ikasi behar dugu.

Aurrean esandakoaz gain, informazioa erabiltzera goazenean, informazioa nork sortzen duen eta hori erabiltzeko bete behar diren baldintzak ere ezagutzea ezinbetsekoa da. Inormazioa erabiltzera goazenean, eta hori lortzen dugunean, jakin behar dugu zeren truke lortzen dugun, garrantzitsua da beraz, Web 2.0a delakoan adierazten diren erabilera baldintzak ezagutzea. Sarean aurki ditzakegun arriskuak kontuan izan behar ditugu, eta dohainik, demokratizazioa…bezalako kontzeptuak zalantzan jarri behar ditugu. Azken finean, gu geu izan behar gara gure ziurtasuna bermatuko dugunak. Bideo hauetan aipatzen dena kontuan hartuta, irakasleak izango garenak, informazioak berarekin batera dakarren arriskuak eta abantailak erakutsi beharko dizkiegu gure ikasleei.
Aurrekoarekin loturik, haurrei transmititu beharreko beste balore garrantzitsu batzuk, parte hartzearena eta konpartitzearena dira. Hezkuntzatik, ikasleei informazioa nola erabili erakusteaz gain, informazioa eraldatu daitekeela, denon artean informazioa sortu daitekeela eta erabili dezakegula irakatsi behar diegu.

Aurrean esandako guztia laburbilduz, esan daiteke beraz, informazioa hartu eta ezagutza bihurtzen dugun bezalaxe, geure ezagutzak besteen eskura jartzearen kontzientzia hartu behar dugula. Eta hori da batez ere, irakasleok gure ikasleei irakatsi beharko dieguna.

domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogak irakaskuntzan?

Blogak aldiro gaurkotzen diren eta egile baten edo askoren artikuluak biltzen dituzten webguneak dira. Irakaskuntza munduan, hauen erabileraren inguruan eztabaidan hasten bagara, argi ikus daiteke, onuragarriak izatera heldu daitezkeela. Izan ere, aurrean aipatutakoa ongi ikusi izan dugu irakasleak eskura jarri dizkigun blogetan eta baita, guk sortu dugun blogean ere.

Webgune hauen inguruan hitz egiten jarraituz, iraskaskuntzan, blogek erabilera bikoitza edota hirukoitza izan dezaketela esan daiteke. Alde batetik, irakasleek atazak eta ariketak planteatzeko, ikasleen lanak argitaratzeko, haurren gurasoei oharrak uzteko eta ikasleak motibatzeko erabil dezakete bloga. Ikasleei dagokienez, blogak koaderno digital gisa erabiltzeko aukera izan dezakete. Horrela, euren lanak bertan argitaratu ditzakete, lagunekin komunika daitezke, euren gustoko irudiak, musika izan dezakete, eta baiata garrantzitsutzat jotzen dituzten eta ikasgaiarekin lotura duten helbideak ere. Aipatzeko azken aukera, blog kolektiboarena litzateke, bai irakasleak eta bai ikasleak elkarrekin osatuko luketeena.

Aurrean aipatutakoarekin guztiz ados banago ere, kontuan hartu beharreko faktore bat aipatu nahiko nuke: adina. Izan ere, argi dago, Lehen Hezkuntzako ikasle batek eman diezaiokeen erabilera, ez dela Haur Hezkuntzako batek eman diezaiokeena bezalakoxea. Haur Hezkuntzan, oraindik, ikasleek ez daukate bloga euren kabuz sortzeko autonomia nahikorik, hortaz, adin-tarte horretan, irakasleak erabili berak beharko lukeela argi dago, haurrei irudiak erakusteko, abestiak entzuteko, haiekin jolasean aritzeko...
Blogen gai honekin bukatzeko, horien inguruan atera daitekeen ondoriorik nabarmenena beraz, haurrak Teknologia Berrietan hezitzen ditugula da. Gainera, Informazioaren Gizartean gaudela ikusita, eta Teknologia Berriek izugarrizko indarra hartzen ari direla ikusita (Irakaskuntzan baita ere), blogak ezinbestekoak bilakatu direla aipatu beharra dago, bai irakasle eta bai ikasleentzat.

lunes, 9 de noviembre de 2009

Testu birsartua aproba moduan


Onartuta dago teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz, eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala, haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan trebetasuna agertu behar dute informazio eta komunikaziorako teknologietan.
Ikasgai honetan IKTek gizartean sortu duten aldaketak eta horren ondorioz eskolak bete beharreko paperaz hausnarketa egingo dugu alde batetik ; eta bestetik, teknologien aplikazioak irakaskuntzan ikusiko ditugu modu orokorrean eta gehiago sakonduz, Haur Hezkuntzan lehengo hastapenak nola bideratu.




domingo, 8 de noviembre de 2009

Prometeus: The Media Revolution


Prometeus The Media Revolution izeneko bideo honek, komunikabideek jasaten ari diren eta jasango duten iraultzaren berri ematen digu. Bideoak azaltzen duenaren arabera, mundu berri honenganako hurbilketa Interneten sorrerarekin batera hasten da XX. mendearen bukaeran. Pixkanaka-pixkanaka komunikabide zaharrekin loturiko guztia desagertuz doa, hau da, telebista, irratia, egunkaria... bezalako hedabideak alde batera uzten dira, eta Interneten bidez filmak eta telebista kateak ikusteko, egunkariak irakurtzeko.... aukera ematen da gizarte berri honetan.

Teknologia berrien garapena oso arina dela argi ikus daiteke bideo honetan. Orain arte, telesailak, filmak, egunkariak eta dena-delakoak ikusteko aparailu fisikoak erabili izan baditugu ere, etorkizun berri honetan hori guztia desagertu egingo da. Antza denez, telebistak eta irratiak desagertu eta ordenagailuak sekulako indarra eta nagusitasuna lortuko du, edoizein gauza egiteko erabiliko dugularik.

Aurrean aipatutako guztiak, teknologia berriak garatzearekin batera, guk geuk ere hauetara egokitzea eta haiekin batera garatzea dakar. Eta niri dagokidanez, horrek ikaratu egiten nau, izan ere, berrikuntza guzti hauek erabiltzen ikasi beharko dugu eta, irakasleak izango garenok erabiltzen ikasteaz aparte, haurrei mundu berri honetan murgiltzen irakatsi beharko diegu, baina beti ere, arriskuak zeintzuk diren azalduz eta nolabaiteko ziurtasuna bermatuz. Horregaitik, irakasleon zeregina zailtasunez beterik ikusten dut.
Aurreko ildotik jarraituz, Prometeus delako mundu berri honetaz hitz egiten dugunean, gizakiok aldaketa berri hauetara egokitu beharraz berba egiten dugu. Egia da, gizarte honen garapena ezinbestekoa dela bizirauteko, eta ni garapen honen aldekoa naiz. Baina, hala ere, uste dut, kontuan hartu beharrekoa dela, oraindik ere gizarte honetan badirela Teknologia Berriak oso ondo ezagutzen ez dituzten eta hauek erabiltzen ez dakiten hainbat pertsona. Horregaitik, gizarte honetako partaideak diren pertsona horientzat ere, irtenbideak bilatzea ezinbestekotzat jotzen dut.


domingo, 1 de noviembre de 2009

Informazioaren Gizartea


Informazioaren Gizartea, artikulu honetan kazetari batek dioen bezalaxe, Informazioaren eta Komunukazioaren Teknologiak era masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpena eta truke sistema bezala ezagutzen da. Informazioaren Gizartea kontzeptuaren hainbat esanahi aurki daitezkeen arren, eta hori definitzeko onartutako esanahi unibertsalik ez dagoen arren, aditu gehienek bat egiten dute 1970. urtean aldaketa bat gertatu zela aipatzen dutenean. Baina zein izan da aipatutako aldaketa hori, eta zer-nolako eraginak izan ditu?

Artikulu desberdinak irakurri ondoren,
artikulu honetatik
ondorioztatu dudana, Industrializazioaren Gizartean egotetik Informazioaren Gizartera egotera igaro garela da. Gure gizarte honetan lehen mailako garrantzia duen osagai estrategikoa bihurtu da informazioa eta, garapen ekonomikorako ezinbestekoa izatera igaro da. Informazioaren gizartean lan egitea eta bizitzea oinarrizko lehentasuna bilakatu da bai enpresentzat bai gizabanakoarentzat. Badirudi, Informazioaren Gizartearekin batera gertatzen ari diren aldaketak oparotasuna sortzeko eta ezagutzak elkarrekin konpartitzeko bidea emango duten aldaketak direla, hau da, guztion bizimodua aberasteko aukera izugarriak emango dituzten aldaketak direla, bideo honetan aipatzen den bezalaxe.

Baina zer gertatzen da gizarte honetatik kanpo geratzen direnekin? Ez duzue uste aldaketa guzti hauek areagotu egin ditzaketeela pertsonen arteko desberdintasunak? Bertan usten dizuet
artikulu hau
aurrean esandako guztia hausnartu dezazuen.

lunes, 26 de octubre de 2009

Irudia A proba

Esteka sartzen

Hemen estekak edo link edo hiperbinkulo bat sartuko dugu. Horretarako, helbide honetara joango gara eta bideo hau ikusiko dugu.

Bideoa sartzen

Espazio honetan bideo bat sartuko dugu aproba moduan, ikusi.

domingo, 25 de octubre de 2009

Tim O´reilly

Tim O'Reilly 1954. urtean jaio zen Cork-en, Irlandan. O'Reilly, Media izeneko argitaletxearen sortzailea eta lehendakaria izateaz gain, software librearen sustatzaileetako bat da. Baina, batez ere, Web 2.0 kontzeptuaren aita izateagaitik da ezaguna. Hala ere, hainbat dira berak bultzaturiko ekintzak, hala nola, Perl lengoaiaren garapena.

Hasiera batean, literatura arloan murgilduta egon zen horrekiko interes handia baitzeukan eta beraz, 1975. urtean Harvard unibertsitatean lizentziatura atera zuen, Cum Laude-a lortuz. Literaturaz gain, liburu informatikoen eta informatikaren inguruan lan egiten hasi zen. Horrela, 1992. urtean, The Whole Internet User's Guide & Catalog liburua argitaratu zuen, Internet-en inguruko lehenengo liburua izanik.

Bere lanekin jarraituz, urte bat geroago, Goblal Network Navigator portala sortu zuen Internet-en, AOL bilakatuko zena. Eta 2000.urtean berriz, Safari books online izeneko liburu-denda sortu zuen, hau da, Internet bidez liburuak erosteko aukera eskaintzen zuen lehendabiziko denda. Azkenik, Web 2.0 kontzeptu edo filosofiaren aita izanik, 2004. urtean kontzeptu horren nondik-norakoak jendeari azaltzeko, hitzaldi batean parte hartu zuen.



domingo, 18 de octubre de 2009

Web 2.0 bideoari buruzko iruzkina

Euskaltuben ikusitako bideoak, sarrera gisa, papelean idatzitako testuaren eta testu digitalaren arteko konparaketa argi bat erakusten digu. Bideoak azaltzen digu, papelean idatzitako testua lineala den bitartean eta testu lerroak banaka idazten diren bitartean, testu digitala malguagoa eta mugikorragoa dela, loturak sor ditzakeela… Eta horrek, beraz, agirian usten du testu digitala aurrerapen garrantzitsua izan dela.

Bideoan aipatzen diren teknologiaren aurrerapenak aztertzen jarraitzen baditugu, web 2.0 delakoarekin topo egiten dugu. Badakigu aurrean esandako web2.0-a web 1.0-aren jarraipen moduko bat dela. Baina zein da bien arteko desberdintasunik nabarmenena? Ba, hain zuzen ere, gu geu gara desberdintasuna edo hobeto esanda, gure parte-hatze maila. Lehendabizikoan Webmaster izenekoa zen kudeatzailea, orain berriz, guk geuk sortzen dugu informazioa (lagunekin trukatzen ditugun gauzei esker, bidalketa berriak eta gogokoenak igotzen ditugunean, esteka berriak igotzean…). Harrigarria bada ere, gu geu gara web-a.

Horregaitik, ondorio gisa esango nuke, web 2.0-a, informazioa bilatzeko iturri egokia bada ere eta pertsonen ikuspuntua ezagutzeko aukera eskaintzen duen arren, bere arriskuak ere badituela. Hala nola, pertsonen arteko harrremanak (fisikoki) galtzea, denbora xahutzea, eta nire ikuspuntutik garrantzitsuena dena, datu pertsonalak, argazkiak eta dena-delakoak era desaproposean erabiltzea min emateko helburuarekin. Hortaz, erne ibili beharko dugu sarera igotzen ditugun gauzekin.

lunes, 5 de octubre de 2009

Bideoa A proba

Sarrera

Aupa!
Gaur Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berriak izeneko ikasgaian blog bat egiten ikasi dugu eta beraz, bertan ikus dezakezuena da horren emaitza. Bertan sartzen naizen lehendabiziko eguna denez gero, oraindik ez dut bloga behar bezala erabiltzen ikasi. Espero dut denbora aurrera joan ahala, bloga behar bezala erabiltzen ikastea eta horrekin batera, sarrera, bideo eta hainbat gauza gehiago sartzen ikastea.