domingo, 29 de noviembre de 2009

Alfabetizazio digitala


Interneten ikusitako bideo hauek, Multimedia Literacy Digital Story eta Tiscarresume, alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten dute, baina bi ikuspegi oso desberdin emanez. Lehendabizikoak Teknologia berrien inguruko mundu honen onurak gailentzen dituen bitartean, bigarren bideoak, ikuspegi zabalago bat eskaintzen du, onurez gain, arriskuak ere aipatuz, eta alfabetizazioaren beharra azpimarratuz.

Bideoak ikusi ondoren, eta Tiscarresume bideoan oinarrituz, ondoriozta daiteke, alfabetizazio digitala ez dela bakarrik ordenagailua bezalako teknologia berriak erabiltzen ikastea, alfabetizazio digitala hori baino askoz gehiago da. Jakina da, sarean aurki daitekeen informazioa oso ugaria eta anitza dela, horregaitik, erabiltzaileok eta informazio hori kontsumituko dugunok, behar dugun edota interesatzan zaizkigun datuak biltzen eta aukeratzen ikasi behar dugu.

Aurrean esandakoaz gain, informazioa erabiltzera goazenean, informazioa nork sortzen duen eta hori erabiltzeko bete behar diren baldintzak ere ezagutzea ezinbetsekoa da. Inormazioa erabiltzera goazenean, eta hori lortzen dugunean, jakin behar dugu zeren truke lortzen dugun, garrantzitsua da beraz, Web 2.0a delakoan adierazten diren erabilera baldintzak ezagutzea. Sarean aurki ditzakegun arriskuak kontuan izan behar ditugu, eta dohainik, demokratizazioa…bezalako kontzeptuak zalantzan jarri behar ditugu. Azken finean, gu geu izan behar gara gure ziurtasuna bermatuko dugunak. Bideo hauetan aipatzen dena kontuan hartuta, irakasleak izango garenak, informazioak berarekin batera dakarren arriskuak eta abantailak erakutsi beharko dizkiegu gure ikasleei.
Aurrekoarekin loturik, haurrei transmititu beharreko beste balore garrantzitsu batzuk, parte hartzearena eta konpartitzearena dira. Hezkuntzatik, ikasleei informazioa nola erabili erakusteaz gain, informazioa eraldatu daitekeela, denon artean informazioa sortu daitekeela eta erabili dezakegula irakatsi behar diegu.

Aurrean esandako guztia laburbilduz, esan daiteke beraz, informazioa hartu eta ezagutza bihurtzen dugun bezalaxe, geure ezagutzak besteen eskura jartzearen kontzientzia hartu behar dugula. Eta hori da batez ere, irakasleok gure ikasleei irakatsi beharko dieguna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario