domingo, 15 de noviembre de 2009

Blogak irakaskuntzan?

Blogak aldiro gaurkotzen diren eta egile baten edo askoren artikuluak biltzen dituzten webguneak dira. Irakaskuntza munduan, hauen erabileraren inguruan eztabaidan hasten bagara, argi ikus daiteke, onuragarriak izatera heldu daitezkeela. Izan ere, aurrean aipatutakoa ongi ikusi izan dugu irakasleak eskura jarri dizkigun blogetan eta baita, guk sortu dugun blogean ere.

Webgune hauen inguruan hitz egiten jarraituz, iraskaskuntzan, blogek erabilera bikoitza edota hirukoitza izan dezaketela esan daiteke. Alde batetik, irakasleek atazak eta ariketak planteatzeko, ikasleen lanak argitaratzeko, haurren gurasoei oharrak uzteko eta ikasleak motibatzeko erabil dezakete bloga. Ikasleei dagokienez, blogak koaderno digital gisa erabiltzeko aukera izan dezakete. Horrela, euren lanak bertan argitaratu ditzakete, lagunekin komunika daitezke, euren gustoko irudiak, musika izan dezakete, eta baiata garrantzitsutzat jotzen dituzten eta ikasgaiarekin lotura duten helbideak ere. Aipatzeko azken aukera, blog kolektiboarena litzateke, bai irakasleak eta bai ikasleak elkarrekin osatuko luketeena.

Aurrean aipatutakoarekin guztiz ados banago ere, kontuan hartu beharreko faktore bat aipatu nahiko nuke: adina. Izan ere, argi dago, Lehen Hezkuntzako ikasle batek eman diezaiokeen erabilera, ez dela Haur Hezkuntzako batek eman diezaiokeena bezalakoxea. Haur Hezkuntzan, oraindik, ikasleek ez daukate bloga euren kabuz sortzeko autonomia nahikorik, hortaz, adin-tarte horretan, irakasleak erabili berak beharko lukeela argi dago, haurrei irudiak erakusteko, abestiak entzuteko, haiekin jolasean aritzeko...
Blogen gai honekin bukatzeko, horien inguruan atera daitekeen ondoriorik nabarmenena beraz, haurrak Teknologia Berrietan hezitzen ditugula da. Gainera, Informazioaren Gizartean gaudela ikusita, eta Teknologia Berriek izugarrizko indarra hartzen ari direla ikusita (Irakaskuntzan baita ere), blogak ezinbestekoak bilakatu direla aipatu beharra dago, bai irakasle eta bai ikasleentzat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario